Lalastrako aparkalekutik 315 metro atzera eginez, ezkerrerantz panel bat ikusiko dugu. Pista hori hartu, portoi bat gurutzatu eta gorantz eginez Portillo de la Sierrara iritsiko gara.
Ezkerrerantz abiatuko gara markaturiko senda batetik, bidean puntu horiak eta kairnak topatuko ditugularik. Basoa bukatzerakoan, lur irekitik ibiliko gara Portillo Lerón arte.
20 minutu barru, gailurra irabaziko dugu. Zenbait egurrezko poste jarraituz, gurutze-bide batekin egingo dugu topo, eta ezkerrerantz, San Lorenzo baselizarantz, egingo dugu.
Ordu betean baselizara iritsiko gara. Hamaiketako egin eta Villamardoneruntz jaitsiko gara. Gurutzatu eta errepide zahar baten arrastoa jarraituz Lalastrara iritsiko gara. Hemen, Museo Etnografikoa eta interpretazio zentroa daude.
Jabier Azaldegiren kronika
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.