Lagranetik, 740 metrotik, abiatzen gara Palomares mendira: 1446 metroko garaiera eta 706 metroko desnibela betetzeko lanarekin. Hasiera lasaia izan da.
Laziturri iturriraino pagoz eta ezpelez inguratuak ibili gara. Aldapan gora goaz, eta ezkerretara, seinaleak aurkituko ditugu poste batean, pista utzi eta zuzenean malda gogor batean sartzeko. Honek tontorreraino eramango gaitu. Bidean, bi zonalde berezi eta neketsuak pasatu behar ditugu; bata, agin sorta bat pasata arroken arteko pasadizo tentea, eskuak erabili behar izan ditugu, eta kontuz ibiltzekoa, batez ere jaisteko. Bigarrena, tontorra irabazteko pasajea; hemen eskaladarako lehenengo graduko ibilbidea, ez da soka erabili behar, baina auskalo...
Gailurretik paisai izugarri polita eta zabala dugu; Ioar, Peña Leon, Gazteluko gurutzea, Toloño, Cervera (batzuk Kantauriko mendilerrokoak). Hegoaldean, Ezcaray, Ysios upeltegia, Guardia, Bastida...
Hiru ordu eta berrogei minutu inguru iraun du joan etorriak. Gero, herriko taberna batean pote bat hartu eta denen arteko solasaldia disfrutatu dugu.
Primeran pasa dugu!!
Jabier Azaldegiren kronika
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.