Landan hasten da ibilbidea, errepidea gurutzatu eta ezkerrera tunel bat ikusiko dugu, gertu, poste bat ‘Isuskitza’ izenarekin.
Gurutzeak daude bide osoan zehar: ‘Via Crucis’, GR hori-txuria (ibilbide motza)… Lehenengo zuhaitzak ikus ditzakegu: haritz amerikarrak, pinudiak eta zenbait urki. Paraje ederra. Aldapan gora, baina ez da gogorregia.
Gailurra 806 metrotara dago, eta bertan aldare bat daukagu albo batean, etxe baten forma duen buzoi txiki batena. Jaisten hasten gara, eta beste aldetik zuhaitz ederrek osatutako ikuspegia dugu: pago motzak goroldioz estalirik. Euriak laguntzen gaitu, haizeak ere.. markak desagertuta egon arren, norabidea asmatzen dugu eta Leintz-Gatzagatik gertu agertzen gara.
Bada bueltatzeko garaia, bide berdea hartu eta lasai-lasai Landara abiatzen gara.
Salda bero batekin amaiera ematen diogu gure ibilbideari.
Jabier Azaldegiren kronika
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.