Berrostegieta herria pasa eta lehenengo errepideko errebueltan dago aparkalekua. Hor bertan, ezkerrean, badago bide zabal bat. Hemen dugu abiapuntua. Hasieran bide erreza topatzen dugu, baina laster aldapa gogor batetik abiatzen gara. Ez dago hitz egiterik, buf!!!
Mendi lepora iritsi gara. Bertan badago eraikuntza bat eta tarte batean inguruan ibili ondoren, Arrietaruntz goaz. Bidean koba antzeko batera bisita egitera goaz eta gero, buelta sendara. Arrieta da gure lehenengo gailurra, haizea eta euri tantak tarteko. Roseta, bigarren gailurra, laster eskuratzen dugu; arteak dira nagusi paraje honetan. Ikuspegi ederrak ditugu: Gasteiz hiria, urrunean Gorbeia, Anboto, Elgeako mendilerroa, beste aldean, fondoan, Kantauriko mendilerroa...
Bueltatzeko, beste bide batetik goaz. Horretarako, bidea ondo ezagutu behar da eta GPSa jarraitu...
Jabier Azaldegiren kronika
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.