Lehenengo gaiari helduko diote gaurtik aurrera: aisialdia. Udan zehar egonaldiak eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzten eragileak izango dira ziklo hauen lehendabiziko protagonistak:
- Maiatzak 13: Ane de la Presa Urturi | Euskarabentura
- Maiatzak 14: Naiara Etxaniz Moreno | Esperantza Eskautak
- Maiatzak 15: Virginia Gomez Moreno | Euskal Udalekuak
Solasaldi guztiak 16:30ean hasiko dira, eta ordu erdiko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Gainera, zuzeneko galderak egiteko aukera ere egongo da, Instagram plataformaren zuzenekoak egiteko tresnari esker.