Kultura

'MAIATZA ETA OLERKIA'

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2020ko mai. 5a, 06:00

GEU Elkartean, euskarazko olerkiak sortzera gonbidatzen zaitugu; gu GEU ere sortzaile izango gara! Helburua, sare sozialak euskarazko olerkiekin betetzea da; beraz, jasotakoak gure profiletan elkarbanatuko ditugu.

 

Bazenekien maiatza, Gasteizen, poesiaren hilabetea dela? Ekimen ezberdinak izango dira, kasu honetan online. Horien artean, euskarazko olerkiak idaztekoa.

Nola parte hartu:

1. Idatzi zure olerkia, nahieran, eta gehitu zure izena edo ezizena. Bidali hurrengo email helbidera info@geuelkartea.eus edo Whattsapp bidez hurrengo zenbakira: 688 65 11 61

2. Idatzi zure olerkia, nahieran, eta gehitu zure izena edo ezizena. Sare sozial batean publikatu eta GEU Elkartea izendatu: @geu.elkartea Facebooken, @GEUelkartea Twitterren edo @geuelkartea Instagramen.

Animatu eta izan zaitez poeta!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago