PRUDENTZIO DEUNA: Bidali zure bideoa

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2020ko api. 16a, 15:00

GEU elkartean Prudentzio deunaren abestiaren bideoa sortu nahi dugu eta horretarako, zuen laguntza behar dugu. Animatuko zarete? 

Grabatu bideo labur bat Prudentzio Deunaren kantua abesten edota dantzatzen. Familia osoa, zuek bakarrik, etxean, lorategian, danborra jotzen, turuta jotzen… utzi zure irudimena hegan egiten eta grabatu zure bideoa.

 Aurten ezin izango dugu Prudentzio deunaren eguna kalean ospatu, baina goazen etxean ere ospatzera eta ondo pasatzera. Jantzi zuen txanoak, amantalak, hartu danborrak eta… abestera!

Bideoa bidaltzeko azkeneko eguna apirilaren 24a izango da. Jasotako bideo guztiekin Prudentzio deunaren kantaren bideoa osatuko dugu. Gogoratu bideoa horizontalez grabatu behar duzuela eta whatssap bidez bidali honako zenbakira: 688 65 11 61 edota info@gasteizkomintzalaguna.eus-era.

 

ANIMATU ETA BIDALI ZUEN BIDEOAK!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide