Harri, orri ar
Euskadin, eskola baten jolastokian.
Zazpi lagun ari dira jolasten.
Ez dute elkar ezagutzen baina bertan daude, gune berean… arrazoiren batengatik.
Hau da Harri orri ar-ren hasiera, sekulan hitz egiten ez dugunaz hitz egiten duen ikuskizuna: euskal kontaketa, bakar bat ez dena, askotarikoa baizik, non oraindik beldurra baitagoen gure jarrera politikoa ezagutarazteko, odolak zer esana duen herrialde batean.
Elkarbizitza Euskal Herrian beti izan da konplexua.
Beldur-urteek min handia eta era askotakoak sorrarazi zituzten. Gaur aurrera, etorkizunera, begiratzeko unea da. Hausnarketa eta autokritika egin behar da. Baina, batez ere, elkar topatzea dagokigu.
Hori da aurkezten dugun patioa: elkarbizitzako espazioa non ideologia ezberdineko pertsonen elkarbizitza ematen baiten, enpatiazko ariketa, askatasunari eta giza eskubideei eginiko kanta. Bestearen begietara begiratuz zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna.
- Principal Antzokian
- Otsailak 19 – 20:30
- 7,5 €
Rita, arrastoan sartzen
Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet,
berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak
ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.
- Principal Antzokian
- Martxoak 26 – 20:30
- 7,5 €
Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari
Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du.
Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean –euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten;
beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute.
Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste
askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizue.
Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen dutenak, goian daudenak eta behean daudenak,
agintariak eta mendekoak… Agintzaileak eta bizirik irauten saiatzen direnak.
- Principal Antzokian
- Apirilak 7 – 20:30
- 7,5 €
Simplicissimus
Simplicissimus umorezko kabareta da umorearen mugak aztertzen dituena. omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei. Simplicissimus kabaret musikala da zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
Simplicissimus XXI. mendeko kabareta da erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko europako gerrarteko garaian.
Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko
hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa.
Umorezko kabareta, musikala, XXI. mendeko kabareta.
- Principal Antzokian
- Maiatzak 12 – 20:30
- 7,5 €
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat oazkarraga@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
- Zenbat sarrera nahi dituzun
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen