Euskalaka2019

EUSKALAKA UDALEKUAK AMAITZEAR

Erabiltzailearen aurpegia

Goizean eskulanak egin eta gauean dantzatu gelditu barik

Lehenengo orduan 5.frogan egin dugu eta gero, marko tailerra. Ez dugu egin betiko markoa, erabili ditugu koloretako paperak ,diamanteak, arkatza... Eta horregatik asko gustatu zaigu. 

Zoritxarrez, bazkaldu ondoren igerilekura joan garen arren ezin izan dugu asko disfrutatu, gu joan eta eguzkia desagertu baita. Hala ere, denbora aprobetxatu dugu eta hainbat jolas dibertigarri egin ditugu.

Gaubelan Atrikipunk taldea etorri da, giro aparta sortzea lortu dute eta dantzatzen eta abesten eman dugu gaua, biharko diskofesta gogoan izanda. Poz-pozik joan gara ohera.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide