Espejoko gaztetxoak Baronatarren dorretxera joan dira txangoa egitera. Espejoko aterpetxetik XIV. mendeko jauregira oinez joan dira. Bertara heldu bezain laster hamaiketakoa jan dute. Ondoren bisita egin dute; barruan zeudela, bertako familiaren historia ezagutzeko aukera izan dute.
Bisitaren ostean, Villanañeko parke batera joan dira bazkaltzera eta uda honetan oso modan dagoen "Vamos a la playa" abestian oinarrituta udalekuetako abestia sortu dute:
Goazen Espejora
igerilekura
bainujantzia jarri
ta denok barrura
hemen gu guztiok
baikaude gustura
barre egiten dugu
karramarroen kontura
Bonba, palillo
igeri pilo!
Binba , palillo
igeri pilo!