Euskalaka2019

3. eguna espejon; txoriak, igerilekua eta jolasak

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2019ko uzt. 24a, 21:45

Gaur, Euskalaka udalekuetako umeok, ekintza ezberdinak egin ditugu, hala nola, txoriak ezagutzeko tailerra, igerilekua eta jolas anitzak.

Gaur  8.15 esnatu gara musika alaiarekin, gosaldu dugu eta tailer bat egitera joan behar ginelako. Tailerrean egin duguna txoriei buruz izan da, espezie asko ikusi eta ikasi ditugu. Ondoren, esan digute saguzarrentzako etxea egin behar genuela, duela 3 urte galdu zen saguzar kolonia bat berreskuratzeko.

Bazkaldu ostean, igerilekura joan gara, eta  hor argazki eta bideo asko atera ditugu, oso ondo pasatu dugulako. Ostean, aterpetxera bueltatu gara. Askaldu bezain laster, Zer Da Zer jokua jolastu dugu. Jokuna, bi talde herritik zehar  joan behar ziren txartelak bilatzen eta hiru multxotan sailkatzen.

Gauean , iluntasuna erabiliz jolas dibertigarri bat egingo dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago