Gasteiz euskaldunaren ibilbidea egin zuten Argia Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano / Sergio Azkarate 2017ko urr. 10a, 10:51

Larunbatekoa ibilbide berezia izan zen, eta GEU elkartearekin batera, beste eragile batzuk izan ziren, tartean, Ramon Bajo eskola eta Goian, Zizta eta Lazarraga elkarteak.

Larunbatean, urriak 7, ARGIA eguna ospatu zen Gasteizen. Laster 100 urte beteko dituen aldizkariak, Euskal Herriko aldizkaririk zaharrenak, Gasteiz aukeratu zuen egun berezi hori beren harpidedun, irakurle eta jendearekin elkartzeko.

GEU elkarteko kideok gure ekarpena egin nahi izan genion egitarauari eta Gasteiz euskaldunaren ibilbidea antolatu genuen. Baina, ez ginen bakarrik izan ibilbidean, izan ere, hamaika gonbidatu izan genituen gurekin batera garai bateko Gasteiz euskaldunaren arrastoak ikustarazteko eta gaur egungo jarduera, ekimen, baliabide eta gune euskaltzaleak balioan jartzeko. 

Besteak beste, Ramon Bajo eskolako Gurasoen Elkarteko presidentea, GOIAN ekimeneko partaide bat, ZIZTA Euskara Taldeko kideak, 60ko hamarkadako Gau-Eskoletako irakasleak, IKA Euskaltegietako ordezkari bat, Arabako Bertsozale Elkarteko bi kide, Gasteizko musikari bat eta Lazarraga kultur Elkarteko bi kide izan genituen ibilbide osoan zehar Gasteizko bizilagunek euskararekin izan duten eta gaur egun duten harremanaren berri ematen.

Bi ordu pasatxo ibili ginen Alde Zaharreko kaleetan zehar hogeita hamarretik gora lagun, eta esandakoak entzun eta gero, lasai asko ondoriozta daiteke Gasteizen Euskara Jendea bizirik eta gogotsu dirauela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago