Orain hogeita bost urte sortu zen GEU elkartea Gasteiz euskaldunago bilakatzeko helburuarekin. Mende laurden beranduago egindako bidea ospatu eta erronka berriei heltzeko bidelagun berriak nahi ditugu.
Bestetik, Gasteizko Mintzalaguna egitasmoak hamar urte bete ditu aurten. Lehenengo urtean ehun lagun hasi ziren astero astero ordubetez euskaraz mintzatzeko elkartzen. Kopuru hori biderkatzen joan da urtez urte, eta dagoeneko 700 lagunek osatzen dute mintzalagunen sarea Gasteizen.
Asko dugu elkarrekin ospatzeko, eta horretarako, Egin dezagun kale! eguna antolatu dugu. Gasteizko euskaldunak kalean elkartuko gara urriaren 28an, kalean egingo dugu euskaraz! Hori dela eta, Gasteizko euskaldun guztiak gurekin eguna ospatzera gonbidatu nahi ditugu.
Egitaraua
Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna bisita gidatua
Oihaneder Euskararen Etxea · 11:00
Mikro-antzerki saioak
Ortzai / Nisune (ZAS espazioa) / Nahia Hualde (Baratza aretoa)
12:30-14:00 Argibideak eta sarrerak
Prezioa: saio bakoitza 2 euro/ Hiru saioak: 5 euro
Bazkaria
Landatxo kiroldegia · 14:30 Bazkari txartelak > 20 euro Eskatzeko> info@geuelkartea.eus / 945222153 /688819118 (watxap)
*GEUko bazkideei, ALEAko harpidedunei eta Gasteizko Mintzalagunei eskaintza berezia: Bazkaria +Mikro-antzerkirako sarrerak: 20 euro.
Larunbatak (ere) jai! · Pupu eta Lore
Landazuri eskola · 17:00 · Gonbidapenarekin bakarrik*
Egin dezagun Kale-jira!
Andre Mari Zuria · 19:00
Joselu Anaiak
Falerina Lorategia · 20:30
Informazio gehiago: GEU elkartea