Gasteizko Irakurle Klubaren aurkezpena, Bernardo Atxagarekin

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2017ko urr. 2a, 12:03

Bernardo Atxagaren Pott inguruak hitzaldiarekin emango diogu hasiera Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriari.

Urtero bezala, lehenengo saio honetan, ikasturtean zehar irakurriko dituzten liburuen zerrenda ezagutzera emango du Iban Zaldua egitasmoaren koordinatzaileak.

Gasteizko Irakurle Kluba hilean behin elkartzen da, hileko azken ostegunean, Ignacio Aldecoa kultura etxean, iluntzeko 19:30ean. Euskaraz irakurri eta liburuez hitz egin. Hori da orain hamabost urte abian jarri zen egitasmoaren helburua. Euskal idazleen liburuen inguruan aritzen direnean idazlea topaketan parte hartzera gonbidatzen dute. Bertan sortzen den zuzeneko harremana irakurle zein egilearentzat aberasgarria da oso.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago