'Has Gasteizen' bazkidetza kanpaina abian jarri du GEU elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2017ko uzt. 17a, 11:55

Gasteizen euskararen erabilera sustatzea da aurten 25 urte beteko dituen elkartearen helburua.

Gasteizen euskaraz bizitzeko ametsari jarraiki jaio zen GEU elkartea duela 25 urte. Tartean, hamaika egitasmo jarri ditu martxan hirian euskararen erabilera sustatzeko; besteak beste, Arabako ALEA egitasmo komunikatiboa, Gasteizko Mintzalaguna, Irakurle Kluba, GEUrekin mendira, Igandeak Jai eta Gasteizko Jaietako GEU txosna.

Orain, eta bide horretan urrats berriak egiteko asmoz, bidelagun berrien bila dabil elkartea. Hala, Has Gasteizen bazkidetza kanpaina abian jarri du, guztion artean "elkarrekin euskaraz bizitzeko".

Urteko bazkidetza kuota 30 eurokoa da. Bazkide izateak GEU elkartearen egitasmo guztiak babestea dakar, baina horrez gain beste abantaila batzuk ere baditu; hala nola, elkartearen inguruko informazio guztia jasotzea, elkartearen batzorde ezberdinetan parte hartzeko aukera izatea, antzerki zein emanaldi ezberdinetarako sarreretan eskaintza bereziak edukitzea, ALEA aldizkariaren harpidetzan deskontua lortzea, etab.

Has gaitezen elkarrekin euskaraz bizitzen!!

Has Gasteizen euskaraz!

 

Bazkidetza egiteko: GEU elkartea Has Gasteizen kanpaina

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago