Betiko eta egungo jolasak familian

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2017ko eka. 27a, 10:47

Uztailaren 6an izango da jarduera, Falerina lorategian.

GEU elkarteak, Jostabik eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean, familiartean, jolasen historian zehar, ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Lau gune desberdin, betiko jolasetatik hasita: soka saltoa, txapak… egungo jolasetaraino: material berriak, teknologia berriak…

Jarduera dohainik da, baina parte hartzaile kopurua mugatua da.  

Izena emateko

Idatzi info@geuelkartea.eus-era edo deitu 945 222 153 / 640 574 996 (Zurine/Dani)

  • Parte hartuko duzuen guztien (haur eta helduak) izen-abizenak eta adina
  • Harremanetarako telefono zenbakia eta e-posta

Izena emateko epea: ekainaren 12tik 30era.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago