LELOBILA lehiaketa. Esaldi ausart eta jostagarrien bila gabiltza!

Erabiltzailearen aurpegia GEU elkartea 2016ko eka. 27a, 10:41

Gasteizko jai euskaldunak, herrikoiak eta parte hartzaileak islatuko dituen esaldien bila gabiltza GEU elkartea eta Arabako Alea.

Hitzekin jolastea gustuko duzu?

Zure bertso zirtolariak plazaratu nahi dituzu?

Palindromoak menperatzen dituzu?

Atsotitzak gaurkotzen lanak hartzen dituzu?

Hemen duzu zure aukera!!!!!!!

Gasteizko jai euskaldunak, herrikoiak eta parte hartzaileak islatuko dituen esaldien bila gabiltza. Helburu horrekin jarri dugu martxan LELOBILA lehiaketa. Bertan parte hartzea oso erraza da, bidal iezaguzu zure leloa honako bideen bitartez:

 

Posta elektronikoa > info@geuelartea.eus

Twitter > #lelobila eta @geuelkartea

Instagram > @geuelkartea

Whatsapp > 688819118

 

Gogoratu esaldiak asko jota 8 hitz izan behar dituela!

Saririk ba al da?

Bai noski!

Bidalitako esaldien artean 12 Alearen web orrian publikatuko dira eta bozketa publiko bidez aukeratuko ditugu denen artean. Esaldi hauek abuztuaren 2an GEU txosnan antolatu den KUSTUMATXA kustumizazio tailerrean kamisetan, txapak, poltsak eta abar atontzeko baliatuko dira.

Bozkatuena den esaldia GEU txosnaren jaietako leloa izango da eta Hala Bedi tabernan 2 lagunentzako afari bat izango du saritzat!

Hona hemen lehiaketarako oinarriak

Hasi buruari eragiten!!!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide