2022/02/11 19:00 - 21:00

BAKARRIZKETA

Gauekoak | Stand Up Comedy: bakarrizketak euskaraz

Gauekoak | Stand Up Comedy: bakarrizketak euskaraz
BARATZA ARETOA, Gasteiz

Alazne Etxeberria

Emakume euskaldun bat bikote bila.....Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait! Izan ere, aitortu behar da, ligatzea zaila dela eta Euskadin are gehiago. Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiltzen ditut mutil-laguna bilatzeko. Baina oraindik-orain ez dut formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmena galtzen ari naiz. Momentu bat... ez dut inoiz izan!

Eñaut Zuazo

Eguneroko bizitzako egoera ezberdinak, LGTB gaiak, lana aurkitzeko arazoak, familia kontuak, euskal izenak... tratatzen ditu bere bakarrizketetan Eñautek. Hiru urte daramatza bakarrizketak egiten. Bartzelonara bizitzera joatea erabaki zuen bertan umorearen munduan murgiltzen hasteko helburuarekin. Eta bide onetik doala dirudi, hiru urte hauetan zehar bere umore sarkastiko eta azidoari esker, bakarrizketetan hitz egiten dituen gaien tratamenduari esker eta taula gainean erakusten duen segurtasunari esker publikoa poltsikoan sartzen du agertokira igotzen den bakoitzean. 

Sarrerak: https://entradium.com/es/events/bakarrizketak-euskaraz-alazne-etxebarrai-enaut-zuazo

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide