Maddalen Agirrek (Madd Moda) eskainitako tailerra. Parte hartzaile bakoitzak tote bag (poltsa) bat egingo du material birziklatuak erabiliz, jean oihalezko jantziak bereziki.
Horretarako, moda birziklapena eta joskintza ezagutuko eta praktikan jarriko ditugu. Hasteko, upcyclingaren jatorria ezagutuko dugu, eta hainbat adibideren bitartez parte hartzaileak motibatuko ditugu eta egin dezaketenaren inguruan ideiak helaraziko dizkiegu.
Izena emateko: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak, gizarte etxeetan edo 010 telefono zenbakian. Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.