Euskaraba Podcast

"Ez nuen saria espero, baina isileko lanari errekonozimendua emateko balio du"

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraba Ataria 2023ko aza. 20a, 14:00

Iñaki Martinez de Luna soziologo eta soziolinguista gasteiztarrak Manuel Lekuona saria jasoko du.

Eusko Ikaskuntzak erabaki du aurtengo Manuel Lekuona saria Gasteizko Iñaki Martinez de Luna soziologo eta soziolinguistari ematea: "Ez nuen saria espero, baina egia da balio duela isilean eta proiekzio publikorik gabe aritzen garenon lanari errekonozimendua eta bultzada emateko", adierazi du saridunak.

Familia erdal hiztuna zuen Martinez de Lunak, eta 16 urterekin euskara ikasteko apustua egin zuen; bere kabuz lehenengo, eta Lazkaoko gau eskolatan ondoren. Soziologo eta soziolinguista beteranoa sari hau jasotzen duen seigarren arabarra da, eta saritu dute urteetan euskararen ikerkuntzan egindako eta egiten jarraitzen duen lanagatik.

Bide luze eta emankorra egin du euskalduntzen, eta horretaz mintzatu zaigu egin diogun elkarrizketan.

Elkarrizketa hau EUSKARABAk argitaratu du eta bi proiektuen elkarlanari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago