Euskaraba Podcast

"Familiei mezu egoki batzuk eman dizkiegu euskararen aldeko jarrera aktiboa izateko"

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraba Ataria 2023ko api. 25a, 10:15

Gurasoen Gidan aholkularitza profesionalean izan den Ebete proiektuko Iñaki Eizmendi elkarrizketatu du Euskaraba atariak.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Gurasoentzako Gida argitaratu dute, Arabako 1 eta 10 urte bitarteko ume guztien gurasoei zuzendutako gida oso praktikoa. Gidak 32 orrialde ditu, eta elebitara kaleratu dute, Araban dagoen errealitate linguistiko zabalaren guraso guztiei heltzeko eta lagungarri izateko asmoz.

Gida Arabako ikastetxe guztietan banatu da, eta hemen ere eskuragarri dago nahi duenak erabil dezan. Euskarabako podcastean gida lantzen aritu den Ebete-ko Iñaki Eizmendi elkarrizketatu dute.

Albiste hau EUSKARABAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide