Harrimena Lantzeko Ariketak

Dulan, dulan, dulan (I)

Erabiltzailearen aurpegia Edu Zelaieta 2024ko eka. 2a, 11:00

"Harrimena landu", adimen artifizialaren arabera. Dall-E., Bing.

"Ez al da harrigarria gizonezkoen futbola denaren gainetik ezartzea?"

Kantari dabil Pessoa: dulan, dulan, dulan. Zerekin harritzen gara? Dulan, dulan, dulan. Zerekin ez hainbeste?

Festa emateko motiboak landu behar ditugu, Edu. Barkatu, Fernando? Entzun berri duzun horixe eta bera: festa emateko motiboak landu behar ditugula. Eskolan. Lanean. Etxean. Benetako motiboak behar ditugu. Jakin dut, adibidez, futbol talde batek txapelketa bat irabazi eta gero festa eman dutela eskolan. Eta unibertsitatean. Bai eta zenbait lantokitan ere. Ez al da harrigarria gizonezkoen futbola denaren gainetik ezartzea?

Ados –oraingoan ere onartu dut proposamen xelebrea–. Demagun hori egiteko ahalmena dugula nolabait. Nondik hasiko gara, baina? Ba, esaterako, maiz errazagoa izan daitekeen ezezko batetik: zer ez da festa emateko motiboa? Nonahiko pantailak eta batzuen sakelak betetzen dituen gizonezkoen futbola, argi eta garbi, ez. Dulan, dulan, dulan, kantari darrai Pessoak.

Dulan, dulan, dulan. Begira, Edu, zer erantzun didan zuen mendean asmatutako adimen artifizialak, harrimena lantzeaz galdetu diodanean.

Edu Zelaieta Anta.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago