Manomanon jarraitu dugu Pessoak eta biok…
(Pessoak) Boris Johnsonek proposatu zuen Ruanda plana lehenik. Geroago, egitasmoa landuta eta Jonhnson gabe, ahoan bizarrik gabe jakinarazi zuten Erresuma Batuko gobernutik: 2022az geroztik herrialdean legez kanpo sartutako asilo-eskatzaileak –pertsonak– Ruandara bidaltzea. 150 milioi dolar tarteko, baiezkoa eman zuen Kigalik.
(Nik) Lotsaren lehen hegaldia antolatua zutela, Europako justiziak lortu zuen hegazkina ez aireratzea. Giza eskubideen oinarrizko urraketagatik. Ondotik, Erresuma Batuko Gorte Gorenak ere legezko trabak jarri zizkion planari. Oraintsu, baina, Ruanda teknikoki "herrialde segurua" dela izendatzea lortu du Sunak buru duen gobernuak.
(Pessoak) The Times-en arabera, Botswana, Boli Kosta, Costa Rica eta Armeniako gobernuei ere proposatu die antzeko itunak sinatzea –Costa Ricak publikoki eman dio ezezkoa hitzarmenari–.
(Nik) Ruanda planarekin, pertsona zaurgarriak babestu nahi dituztela ziurtatu du Sunakek…
(Biok) …eta negozio immoralean ari diren mafiak borrokatu.
Edu Zelaieta Anta.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.