Disfrutoi horiek! Badakizue proiektu honekin hasi nintzenetik zintzoa izan naizela, eta gauza txarrak esan behar izan ditudanean esan ditudala, zorionez hori oso maiz gertatzen ez bada ere. Baina gaur barrenak hustera nator. Zuen iritzia ematea nahi nuke, nik bezala ikusten duzue ala ez jakiteko.
"Pixkanaka mailak behera egin du, eta antolaketarik ezak hartu du ekitaldia"
Arabako Pintxoaren Aste Nagusia beti izan da biziki atsegin izan dudan ekitaldi bat. Pandemiaren aurretik gogoratzen dut parte hartzen zuten pintxo guztien artean aukeratu behar zenuela; asko aurkezten ziren, ezinezkoa zen denak probatzea, eta horien kalitatea izugarria zen.
Baina pixkanaka mailak behera egin du, eta antolaketarik ezak hartu du ekitaldia. Pena ematen du taberna gutxi aurkezten direlako eta betiko mitikoak ez daudelako, baina batez ere, parte hartzaileek egindako esfortzua kontuan izanda, ekitaldiaren publizitatea oso eskasa delako.
Astelehenean, lehiaketan parte hartzen ari zen taberna batera joan nintzen. Banekien parte hartzen ari zela bere sare sozialetan argitaratu zuelako, eta handik, ekitaldiaren kartel batean, Arabako Pintxoaren Aste Nagusiaren app ofizialean sartzea lortu nuen (etxetik ez bainintzen gai izan), parte-hartzaileen zerrenda eta pintxoak ikusteko.
"Pena ematen du taberna gutxi aurkezten direlako, baina batez ere ekitaldiaren publizitatea oso eskasa delako"
Nire harridurarako, lehen egunean ez zen agertzen ezta parte-hartzaileen zerrenda ere. Benetan? Kalitate txarreko argazkiak, pintxoen erdiak zer duten azaldu gabe, ordutegirik gabe... eta, parte-hartzaile kopuru minimo batera iritsi behar dutenez, barrako pintxoak jarriz. Sentitzen dut, baina niri ez zait egokia iruditzen, eta geratzen zitzaidan ilusio guztia kendu zidaten.
Hori bai, eskerrak eman nahi dizkiet lana ondo egin duten tabernei, asko baitira, eta bertan pintxoaz gozatuko duzue benetan. Niri gehien gustatu zaizkidanen aukeraketa bat uzten dizuet, asteburu honetan goza ditzazuen.
Eskerrik asko nire iritzia entzuteagatik. Utzi iruzkinetan zure iritzia, eta maitasuna eman aurkeztu diren tabernei; gogor lan egiten dute eta benetan merezi dute. Espero dezagun ekitaldiari buelta bat ematea eta lehen zena izatera itzultzea.
Hauek dira bisitatutako establezimenduak:
- El Mexicano y mucho más
- El Tabanko
- Kotarro
- Txiki taberna
- Berenjenal
- Kanijo
- Toloño
- Kobatxa
- Klandestino
- Kobijo
- 5ª Avenida
- El Golpe
- Hazia
View this post on Instagram
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.
Jarraitu Disfrutometroaren Instagram kontua: @eldisfrutometro