Gomendioak bidaltzea eskatu genizuen eta ahal izan dugun neurrian jarraitu ditugu; baina ezinezkoa da guztietara iristea, hainbeste establezimendu daude! Oraingo honetan, hauxe izan da jarraitu dugun ibilbidea:
- El Pino tabernatik hasi gara, liluratzen gaituen lokala. Bertan, maionesa, gazta eta york urdaiazpikoko tortilla dastatu dugu. Ez dute inoiz huts egiten: tortilla ona eta produktu ona.
- The Garden izan da bigarren geldialdia, Mercedeseko industrialdean. Patata tortillen barra ikaragarria dute; gutxienez zortzi zapore zenbatu ditugu, eta guztiek itxura izugarria dute. Itzuli egin beharko gara beste tortilla batzuk probatzeko.
- Manai kafetegian jarraitu dugu ibilbidea, epaitegietatik oso gertu. Askotariko tortillak, zapore handikoak. Guk roquefort gazta, oilasko eta txanpiñoi tortilla probatu dugu.
- Indartsu taberna bisitatzeari ekin diogu ondoren, Gazalbide auzoan. Ezin bestela izan! Gozamena da bere york urdaiazpiko tortilla. Izugarria!
- Ohiuka tabernan (argazkirik ez), patata tortillarako hamar zapore ezberdin ditu, eta horietako edozein probatzeak pena merezi du. Oraingoan, barbakoa zaporea dastatu dugu.
- Mamut kafetegira joan gara gure ibilbidea amaitzeko, Salburua auzoan. Guzti-guztiek itxura ederra zuten, eta guk gula, ganba eta txakaduna aukeratu dugu. Sekulakoa!
Mila esker establezimendu guztiei, baita Tortibilbori ere ibilbide honetan gurekin etortzeagatik. Hurrengora arte, ziur laster izango dela.
Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro