Disfrutometroa

Zein da Gasteizko patata tortillarik onena?

Erabiltzailearen aurpegia Disfrutometroa 2022ko aza. 4a, 12:00

Tortibilbo gure lagunarekin izan gara Gasteizko patata tortillarik onenak probatzeko ibilbide bat egiten. Hainbat toki aukeratu ditugu onena bilatzeko, baina argi dago beste batzuk tintontzian utzi ditugula.

Probatu ditugun patata tortillen bilduma duzue hemen, bakoitzaren inguruko gure iritzi zehatzarekin:

  • 01 El Pino taberna. Tortilla ikaragarriak egiten dituen auzoko taberna xumea. Tortilla oso mamitsua da, eta gorritutako patatarekin doa, guri gustatzen zaigun bezala. Taberna txikia, erosoa eta prezio oso apalekoa.
  • 02 Sagartoki. Gasteizko taberna mitikoa da. Izen handiko tortilla eskaintzen du, tipula eta piper berde ukituarekin.
  • 03 Deportivo Alaves. Plaza Berriko taberna. Tortilla oso goxoa. Txorizoz eta saltsaz zikinduta eskatzen baduzu, beste maila batera iritsiko zara.
  • 04 Berenjenal. Desengainu pixka bat hartu dugu piper tortilla honekin. Pikantoi ukitu oso ona du, baina patata gogorra eta lehorra iruditu zaigu, eta prezioa garesti samarra.
  • 05 Txiki taberna. Zer esanik ez Abastos plazako tortilla puska honen inguruan. Gasteizko gure gustukoenetako bat. Bakarrik, piper gorriarekin, piper berdearekin edo txistorrarekin eska dezakezue.
  • 06 Emar. Judimendi auzoko tortilla mitikoa. Oso goxoa eta mamitsua. Oraingoan azken orduan joan gara, eta ohi baino lehorrago zegoen, eta gatz puntu bat falta zitzaion. Baina ikaragarria zegoen; lehen orduan ziur primeran egongo dela.

Tortilla asko ahaztu zaizkigu. Utzi zuen iritzia iruzkinetan: zeintzuk dira dastatu beharko genituzkeen tortillak?

Jarraitu Disfrutometroa Instagramen: @eldisfrutometro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago