Carlos Garaikoetxea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Jon. O. Urain 2026ko maiatzaren 4a

Carlos Garaikoetxea. Argazkia: BERRIA

87 urte zituela hil da Carlos Garaikoetxea, bihotzekoak jota. Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen gerraz geroztik, eta, EAJrekin zituen desadostasunek bultzatuta, dimisioa eman eta Eusko Alkartasuna sortu zuen.

Carlos Garaikoetxea Urriza Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen 1980tik 1985era bitartean, eta gaur hil da, 87 urte zituela, bihotzekoak jota, Eusko Alkartasuna alderdiak albiste agentziei jakinarazi dienez.

Iruñean jaio zen, Arrotxapean, 1938ko ekainaren 2an. Handik gertu piztu zitzaion kontzientzia euskaltzalea Garaikoetxeari, Soraurenen, Lider bat lehendakari liburu biografikoan Garaikoetxeak berak Elixabete Garmendia Lasa kazetariari azaldu zionez: "Ikusten nuen abereei euskaraz hitz egiten zitzaiela [...]. Eta, nire haur ikuspegitik, pentsatzen nuen nire baitan: horixe, nola abereak ez diren eskolara joaten, ez diete ostu hizkuntza". Iruñetik Orendaingo seminariora, eta Deustura gero; Ekonomia Zientziak eta Zuzenbidea ikasi zituen Bilbon.

Garaikoetxea enpresa arloan hasi zen beharrean; Sigman hasi zuen bidea, baina 1962rako Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea zen. Hamar urte egin zituen karguan. 1974an, enpresa utzi eta abokatu hasi zen lanean, berak zabaldutako bulego batean. Ia-ia, Jaime Ignacio del Burgo eskuin espainolistako politikaria izan zuen bazkide. Del Burgorenak dira hitzak, Garmendia Lasaren liburuan jasoak: "1975ean egingo nion proposamen hori. Harentzat, ordea, ez zen momentu aproposa [...], eta ezetz esan zidan. Sasoi hartan, Iruñea ez zen oso handia, eta harreman ona geneukan gure artean. Gero, politikak banandu gintuen". [...]

 

Albiste hau BERRIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Erlazionatuak

Agur eta ohore

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Iturrate mai 04, 20:54 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago