Epsilonen haizearen tunela martxan jarriko dute berriz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Magro Eizmendi 2021ko aza. 9a, 16:26

Haizearen tunela, Miñaoko parke teknologikoan. PARKE.EUS

CTA fundazioak aurre-akordioa lortu du Arabako Parke Teknologikoarekin eta bi urterako alokatuko du instalazioa. 2012az geroztik geldirik zegoen eta 600.000 euro beharko dira hura teknologikoki berpizteko.

Epsilon Euskadik Miñaoko parke teknologikoan eraikitako haizearen tunela ufadaka hasiko da berriz. BERRIAk jakin ahal izan duenez, CTA Fundazioak aurreakordio bat du Arabako Parke Teknologikoarekin, hura da Epsilonek utzitako instalazioen jabea, eta gutxienez bi urterako alokatuko du tunela.

CTA fundazioa aeronautikan erabiltzen diren osagaien probak egiten dituen laborategi bat da eta sektoreko enpresa batek eginiko eskakizunei erantzuteko behar dute tunelaren teknologia.

Tunela 2012az geroztik dago geldirik, eta hura teknologikoki berpizteak 600.000 euro inguruko kostua izango du parkearentzat, baina alokairuarekin estaliko luke lehen inbertsio hori.

Albiste hau BERRIAk argitaratu du. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Erlazionatuak

Argia, tunelaren amaieran

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019 mar 14 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago