Altxamendu frankistaren 83. urteurrenean, "frankismoaren biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dituzte Gasteizen. Iragana Gogoan, Araba berria erakiki. Inpunitate frankistaren kontra: egia, justizia eta erreparazioa lelopean, ekitaldi bat egin dute Agirre Lehendakaria kalean EH Bilduk, Ahal Dugu-k Ezker Anitzak eta Equok antolatuta. Hala, adierazi dute "lehen eta bigarren mailako biktimak sailkatuko ez dituen herri bat" eraiki nahi dutela, "ez errepikatzeko bermeekin" batera.
Hirugarren urtea da alderdi horiek ekitaldi bateratua egiten dutena, eta "altxamendu frankistak eta diktadurak zapuztu zuten jendarte justuagoa eraikitzen hasi zirenen lekukoa" hartu nahi dutela nabarmendu dute. Gogora ekarri dute, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, hezkuntza publikoa, eskubide sozialak eta estatuaren eta Eliza katolikoaren arteko banaketa defendatu zituztela garai hartan: "Gaur egun, balio horiek guztiak indarrean daude".
Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.