Arabako Lurralde Auzitegiak kondenatu egin du, Gasteizen, 17 hilabeteko haur bat leihotik bota zuen gizona. 2016ko urtarrilaren 25ean hil zuen haurra, gizonak berak onartu duenez.
Auzitegiak zazpi urteko espetxe zigorra ere ezarri dio, haurraren ama hiltzen saiatzeagatik. Emakumea aste batzuk lehenago ezagutu zuen, Internet bidez, eta, orduan, 18 urte zituen.Akusatuaren abokatuak argudiatu du gizonezkoak murriztuak zituela bere gaitasun mentalak, gertakariak gertatu zirenean. Auzitegiak, baina, baztertu egin du bertsio hori, eta bizi osorako espetxealdi berrikusgarrira zigortu du. Lehenengo aldia da Euskal Herrian halako zigor bat ezartzen dela.
Fiskaltzak eta bi akusazio partikularrek zigor hori eskatu zuten akusatuarentzat. Auzitegiaren ebazpenarekin, gizonezkoak 25 eta 35 urte bitarteko espetxealdia bete beharko du, zigorra berrikusi aurretik. Kondenatuak aukera du epaiari helegitea aurkezteko.
Albiste hau Berriak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.