Sansohetako adingabe batek prostituzioagatik salaketa bat jarri zuen apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko aza. 14a, 15:55

Arabako Foru Aldundiak larunbatean ezagutarazi zuen salaketaren barruan dauden bost adingabeetako bat apirileko salatzailea da. Orduko ikerketak ez zuen ezer argitu.

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak baieztatu duenez, Arabako Foru Aldundiaren Sansoheta zentroko adingabe batek apirilean salatu zuen prostituitu egiten zutela. Aldundiko adingabeen ataleko teknikariek, Arabako Adingabeen Fiskalak eta Gasteizko Udaltzaingoak izan zuten salaketaren berri. Ordea, ikerketak ez zuen emaitzarik izan, Gonzalezek gaur goizean jakinarazitakoaren arabera.

Arabako Foru Aldundiaren adingabeentzako zentroaren bost erabiltzaile prostituitu dituzten argitzeko ikerketa martxan dago. Gonzalezek jakinarazi du espetxeratutako psikologoak ez duela 2015etik lan egiten Aldundiarentzat; halaber, baieztatu du Sansohetako langile bat "lanetik aldendu" dutela, adingabeekin izandako elkarrizketan haren izena agertzen zelako.

Salaketaren barruan dauden adingabeak 14 eta 17 urte artean dituzte. Horietako bat iragan apirilean salaketa jarri zuen adingabea da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago