Inurri elkarteko Ane Landetaren poema

Erabiltzailearen aurpegia (B)ALEA 2026ko ekainaren 9a

Lagun artean irakurri ohi duena Inurri elkarteko topaketetan. Bizitzari begiratzeko modu bat, arriskuari aurre egitekoa, erronkei parez pare begiratu eta aurrera egitekoa.

Minbiziaren prozesua eramateko elkar laguntzen aritzen dira Iñurri elkarteko kideak. Ezjakintasun eta tabu asko daude minbiziaren inguruan, eta urteak daramatzate iñurriek bidea eramangarriago egiten, elkar babesten eta bizipenak partekatzen. 

Ane Landeta iñurriaren poemarekin zabaldu dugu saioa, Iñurrikoek egiten dituzten ekintzetan irakurri ohi dituzten poemetako batekin. Bidea zabaldu da horrela, B-ALEAko kideek Ormazabalekin elkarrizketa sakon bezain interesgarria izateko. Inork ez baitaki nola egin behar den, eta elkarren helduleku izatea bezalakorik ez dago aurrera egiten ikasteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago