Minbiziaren prozesua eramateko elkar laguntzen aritzen dira Iñurri elkarteko kideak. Ezjakintasun eta tabu asko daude minbiziaren inguruan, eta urteak daramatzate iñurriek bidea eramangarriago egiten, elkar babesten eta bizipenak partekatzen. Naiara Ormazabal ere badabil iñurri lanetan, eta B-ALEAn kontatu digu bere bidea nolakoa izan den, eta baita elkarteak egiten duen lana ere.
Ane Landeta iñurriaren poemarekin zabaldu dugu saioa, Iñurrikoek egiten dituzten ekintzetan irakurri ohi dituzten poemetako batekin. Bidea zabaldu da horrela, B-ALEAko kideek Ormazabalekin elkarrizketa sakon bezain interesgarria izateko. Inork ez baitaki nola egin behar den, eta elkarren helduleku izatea bezalakorik ez dago aurrera egiten ikasteko.