2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Asier Otamendirekin, osatuta gelditu da Arabako Bertsolari Txapelketarako hemezortzikotea

2024ko urtarrilean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko duten hemezortzi bertsolariak erabakita geratu dira. Asier Otamendik irabazi du igande honetan Araian jokatutako laugarren kanporaketa.

Igande honetan, 2024ko Arabako Bertsolati Txapelketan arituko diren bertsolariak definitzeko azken kanporaketa jokatu da, Asparrengo udaletxean. Beraz, erabakita geratu da urtarrilean hasiko den txapelketan jokatuko duen hemezortzikotea. Lau kanporaketetatik hamahiru bertsolari sailkatuko dira txapelketara, eta 2022ko txapelketako bost finalistak sailkatuta daude zuzenean.

Araiako kanporaketan, sei bertsolari aritu dira Oier Suarez gai-jartzailearen aginduetara: Asier Otamendi AlkortaManuel Bendala Garcia-Donas, Oier Arbina VadilloAitor Najera Saez de VicuñaAroa Arrizubieta Barredo eta Eli Zaldua Barquin. Asier Otamendik  lortu du txapelketarako txartel zuzena.

Hauexek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak:

  • Asier Otamendi: 188.5 puntu
  • Aroa Arrizubieta: 187 puntu
  • Eli Zaldua: 177 puntu
  • Manu Bendala: 168.5 puntu
  • Oier Arbina: 162 puntu
  • Aitor Najera: 150 puntu

Sailkapena

2022ko bost finalistak eta jokatu berri diren kanporaketa bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira. Hemezortzikotea osatzeko, sailkapenaren hurrenkeran lehenengo bederatzi bertsolariak ere sailkatu dira. Araiako kanporaketak itxi du sailkapena, eta, horrenbestez, erabakita geratu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan arituko diren bertsolarien zerrenda:

  • 1. Peru Abarrategi (2022ko txapelduna)
  • 2. Manex Agirre (2022ko finalista)
  • 3. Iñaki Viñaspre (2022ko finalista)
  • 4. Xabi Igoa (2022ko finalista)
  • 5. Paula Amilburu Izargarai (2022ko finalista)
  • 6. Unai Anda: 196,5 puntu (1. kanporaketako irabazlea)
  • 7. Maddi Agirre: 188 puntu (2. kanporaketako irabazlea)
  • 8. Ekaitz Samaniego: 172,5 puntu (3. kanporaketako irabazlea)
  • 9. Asier Otamendi Alkorta: 188,5 puntu (4. kanporaketako irabazlea) 
  • 10. Aroa Arrizubieta Barredo: 187 puntu 
  • 11. Aitor Ugarte Eriz: 185 puntu
  • 12. Martin Abarrategi Sarrionandia: 182,5 puntu
  • 13. Orlando Arreitunandia Arinas: 179 puntu
  • 14. Eli Zaldua Barquin: 177 puntu
  • 15. Felipe Zelaieta: 175,5 puntu
  • 16. Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu 
  • 17. Danel Herrarte Nafarrate: 171 puntu
  • 18. Izar Mendiguren Cosgaya: 169,5 puntu

Informazio gehiago eta argazki guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago