24 bertsolarik jokatuko dute 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fase hau. Hirugarren saioa Legution jokatu da, larunbatean, eta sei bertsolari aritu dira bertan: Izar Mendiguren Cosgaya (Laudio), Eukene de los Aires Amundarain (Gasteiz), Hegoi Amabizka Gamiz (Gasteiz), Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio), Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz) eta Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia).
Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Ekaitz Samaniego izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz, zuzenean sailkatu da 2024ko txapelketara. Gainontzeko hamahiruak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira.
Legutioko saioan puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Ekaitz Samaniego: 172,5 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu
- Danel Herrarte: 171 puntu
- Izar Mendiguren: 169,5 puntu
- Eukene De los Aires: 163 puntu
- Hegoi Amabizka: 161,5 puntu
Lierni Altuna izan da hirugarren saioko aurkezlea. Kanporaketa faseko epaimahaia Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabek osatzen dute.
Informazio gehiago eta argazki guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.