2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako izen-ematea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2023ko eka. 30a, 11:02
Agirre, Amilburu, Abarrategi, Perea, Igoa eta Viñaspre, 2022ko finalistak. / ALEA

2024an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da, uztailaren 9a arte. 2023ko udazkenean jokatuko dira kanporaketak.

Bi urtean behin jokatzen den Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo edizioa 2024an izango da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilean izango da, eta martxoaren 16ra bitartean jokatuko da. Aurretik, 2023ko udazkenean, txapelketarako sailkatzeko kanporaketak izango dira.

2022ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan kantatu beharko dute. Izen-emate kopuruaren arabera antolatuko dira saioak.

Beraz, 2022ko sei finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2024ko txapelketarako, baldin eta izena ematen badute.

2024an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea irekita dago uztailaren 9a arte: araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edota 675 707 971 telefono zenbakira mezu bat bidali zure interesa adieraziz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide