Unai Anda ere Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdietara joango da

Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak definituta gelditu dira. Aramaion jokatutako azken final laurdena irabazita, Unai Anda hurrengo fasean arituko diren hamabi bertsolarien artean izango da.

Larunbatean Aramaion jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioko azken final laurdena. Horrela, hiru saioetako puntuazioen hurrenkeran, erabakita geratu dira hurrengo faseko (finalerdiak) bi saioetan jokatuko duten hamabi bertsolariak.

Aramaioko saioan, sei bertsolari aritu ziren jokoan, eta, hamahiruna bertso puntuagarri kantatu ostean, Unai Anda irten zen garaile, honako puntuazioekin:

  • Unai Anda Delika (Ametzaga): 241,5 puntu
  • Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio): 234 puntu
  • Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo): 232,5 puntu
  • Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia): 227 puntu
  • Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Sarria): 213 puntu
  • Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo): 203,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik, Aintzane Irazusta Arzallus izan zen aurkezlea, eta final laurdenetako epaimahaia Fernando Sopelanak, Patxi Aizpuruak eta Aitor Jimenezek osatu dute.

Finalerdiak

Finalerdiak bi saiotan jokatuko dira maiatzeko azken asteburuan. Lehen saioa Araiako Andra Mari aretoan izango da maiatzaren 28an, larunbatean, 17:30ean, honako bertsolari hauekin:

  • Andere Arriolabengoa Bengoa - Aramaio
  • Asier Otamendi Alkorta - Urretxu
  • Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia
  • Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
  • Oihane Perea Perez de Mendiola - Zalduondo
  • Unai Anda Delika - Ametzaga

Bigarren saioa, berriz, Izarran jokatuko da maiatzaren 29an, igandean, 17:30etik aurrera:

  • Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
  • Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio
  • Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
  • Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio
  • Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia
  • Xabi Igoa Eriz - Aramaio

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago