Asier Otamendi eta Manex Agirre, Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdietara

Erredakzioa 2022ko mai. 9a, 12:00

Asteburu honetan, Arabako Bertsolari Txapelketaren barruan Dulantzin eta Zigoitian jokatutako final laurdenetan, Asier Otamendik eta Manex Agirrek lortu dute finalerdietarako pase zuzena.

Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioak hemezortzi bertsolari arabar bilduko dituen bigarren faseari ekin dio, eta lehenengo bi saioak larunbatean Dulantzin eta igandean Zigoitian jokatutako final laurdenak izan dira.

Lautadan, giro epelean eman zioten hasiera lehen saioari. Hamahiruna bertso puntuagarri kantatu ostean, eta Asier Otamendi irten zen garaile, honako puntuazioekin:

  1. Asier Otamendi Alkorta (Urretxu): 242 puntu
  2. Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku): 239 puntu
  3. Maddi Agirre Epelde (Gasteiz): 231 puntu
  4. Paula Amilburu Izargarai (Aramaio): 230,5 puntu
  5. Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia): 224,5 puntu
  6. Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz): 221,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik, Etxaun Otaño Zinkunegi izan zen Dulantziko aurkezlea; Gorbeialdeko saioan, berriz, Oier Azkarraga Grajales izan da aurkezlea.

Zigoitian honakoa izan zen sailkapena, Manex Agirre irabazle izan zelarik:

  1. Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio): 245,5 puntu
  2. Xabi Igoa Eriz (Aramaio): 233 puntu
  3. Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio): 232 puntu
  4. Orlando Arreitunandia Arinas (Mutriku): 221,5 puntu
  5. Unai Mendibil Etxeberria (Amurrio): 199,5 puntu
  6. Markel Yoller Lopez de Arroyabe (Ilarduia): 189,5 puntu

Hurrengo larunbatean, Aramaion, hirugarren eta azken final laurdena jokatuko da. Bigarren faseko final laurdenetako epaimahaia Fernando Sopelanak, Patxi Aizpuruak eta Aitor Jimenezek osatzen dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago