Arabako Bertsozale Elkartearen batzar orokorra larunbatean izango da

Arabako Bertsozale Elkartearen 2022ko batzar orokorra larunbatean, hilaren 19an, egingo da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian, 12:00etatik aurrera.

Larunbat honetan, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian urteroko batzar orokorra egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak. Ekaitz Elorriaga Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera, eta, jarraian, 2021ean burututakoei errepasoa egingo zaio, idazkaritza, transmisio, sustapen, ikerkuntza, komunikazio zein administrazioko alorretan, urtean gauzaturikoen memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta.

2021a agurtu eta 2022an Arabako Bertsozale Elkarteak jomugan izango dituen helburuei jarriko zaie begia, sailez sail egitasmoari eta aurreikusten den aurrekontuari errebisioa eginez. Galderei tarte egin ostean, amaitutzat emango da batzarra.

Batzarraren aurretik, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da Faktorian bertan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago