Laudion kokatzen da Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, orain 40 urte Arabako Bertso Eskolak sortu ziren herrietako bat. Bertan emango zaio hasiera 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketari. Gainera, aurtengo ikasturtean Bertso Eskola talde berria sortu da bertan; izan ere, Faktoria eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz egiten duen proiektua da.
Arabako Bertsolari Txapelketako XV. edizioa izango da aurtengoa. 10:30ean komunikabideen aurrean emango da Txapelketaren berri, eta informazioa ondorengoek emango dute: Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier, elkarteko sustapen arduraduna; Serapio Lopez Ortueta Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaile, ikasle eta irakasle izandakoa; Unai Mendibil, Aiaraldeko Bertso-Eskolako ikasle eta egun irakasle.
Apirilaren 1ean hasi eta ekainaren 11n bukatuko den Txapelketako parte hartzaileak ere bertan izango dira.
Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.