Arabako Bertsolari Txapelketa binaka izango da 2021ean

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala. / ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bertso plaza sustatzen jarraitzeko, egoera honetan bideragarriagoa litzatekeen binakako txapelketa egiteko lanetan dabil Arabako Bertsozale Elkartea.

2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta eta banakako txapelketak izan ditzakeen oztopoen aurrean, txapelketari forma aldatzea erabaki du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez direla eta egoeraren aldakortasunak berak sortu ditzakeen gorabeherak izan dira erabakia hartzeko arrazoi nagusiak.

Txapelketak bertso komunitatean duen garrantzia kontutan harturik, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa martxan jartzeko lanetan dabil Elkartea. Asmoa bertso plaza eta kultura sustatzen jarraitzea da, eta, nola ez, bertsolari eta bertsozaleei bertsoaz gozatzeko lekuak eskaintzen jarraitzea, besteak beste.

Jatorrizko albistea Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean topatuko duzue.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago