2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako hemezortzikotea osatua dago

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2020ko aza. 2a, 09:41
2021eko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken kanporaketa, Kanpezun.

2021eko urtarrilean aurreikusitako Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita geratu dira.

Asteburu honetan, 2021eko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken kanporaketa jokatu da, Kanpezuko Kultur Etxean. 2019ko sei finalistak eta egin berri diren kaporaketetako irabazleak zuzenean sailkatu dira, hemezortzikotea osatzeko. Sailkapenaren hurrenkeran lehenengo zortzi bertsolariak ere sailkatu dira.

Kanpezuko kanporaketan, Arantxa Sobrino gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren sei bertsolariak; Rikardo Gonzalez de Duranak lortu zuen txapelketarako txartel zuzena. Hauek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Rikardo Gonzalez de Durana 172,5 puntu, Irati Anda 161,5 puntu, Xabier Antia 158 puntu, Aitor Najera 148 puntu, eta Mikel Martin 144 puntu. Aroa Arrizubieta, 2019ko finalista izateagatik, zuzenean sailkatua dago, baina saioa osatzeko aritu zen saio honetan kantuan.

Kanpezuko kanporaketak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako hemezortzikotea. Jarrain ageri direnak:

  1. Iñaki Viñaspre (2019ko txapelduna)
  2. Manex Agirre (2019ko finalista)
  3. Xabi Igoa (2019ko finalista)
  4. Oihane Perea (2019ko finalista)
  5. Peru Abarrategi (2019ko finalista)
  6. Aroa Arrizubieta (2019ko finalista)
  7. Aitor Ugarte: 204 puntu (1. kanporaketako irabazlea)
  8. Unai Anda: 168 puntu (2. kanporaketako irabazlea)
  9. Andere Arriolabengoa: 182,5 puntu (3. kanporaketako irabazlea)
  10. Rikardo Gonzalez de Durana: 172,5 puntu (4.kanporaketako irabazlea)
  11. Martin Abarrategi: 174 puntu
  12. Felipe Zelaieta: 173 puntu
  13. Manu Bendala: 164,5 puntu
  14. Beñat Garaio: 164 puntu
  15. Irati Anda: 161,5 puntu
  16. Eli Zaldua: 160 puntu
  17. Xabier Antia: 158 puntu
  18. Ander Aranburu: 158 puntu

Guztira 18 bertsolari izango dira urtarrilean aurkeztukoa den 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan.

Jatorrizko kronika Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean topatuko duzue. Gainera, kanporaketen jarraipena, sailkapena eta argazkiak ere bertan izango dituzue.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide