Ugartek, Andak eta Arriolabengoak 2021eko Txapelketarako txartela lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2020ko urr. 28a, 13:00
Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketara.

Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu dira 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketara. 2019ko sei finalista eta kanporaketetan sailkatuko diren gainontzekoekin osatuko da hemezortzikotea. 

Asteburu honetan, urtarrilean hastekoa den 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehen hiru kanporaketak jokatu dira Legutio, Dulantzi eta Zigoitian. Lau kanporaketa izango dira, eta kantatuko duten bertsolarietatik 12 sailkatuko dira. 2019ko Txapelketako finalistak sailkatuta daude zuzenean.

Lehen txartelak Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoak eskuratu dituzte. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da, eta gainontzeko zortziak puntuazioaren arabera.

Aste honetan bertan izango da azken kanporaketa erabakigarria. Hurrengoa, urriaren 31n, ostirala, 18:30ean Kanpezuko Kultur Etxean; bertan erabakiko da 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako hemezortzikotea. Txapelketa urtarrilean hasiko da eta martxoan amaitu. 

Legutioko kanporaketa

Lierni Altuna gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren 6 bertsolariak. Aitor Ugarte zuzenean sailkatu da txapelketarako. Bertsolariek lortutako puntuazioak ondorengoak izan ziren: Aitor Ugarte 204 puntu, Felipe Zelaieta 173, Eli Zaldua 160, Ander Aranburu 158 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 155,5 puntun eta Xabi Lasa 148,5 puntu.

Dulantziko kanporaketa

Eli Plazaola gai-emailearen esanetara, Unai Andak lortu zuen puntu gehien, eta, beraz, Txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak hauexek izan ziren: Unai Anda 168 puntu, Beñat Garaio 164 puntu, Unai Bengoetxea 147 puntu, Danel Herrarte 145,5 puntu,  eta Oier Arbina 145 puntu.

Zigoitiko kanporaketa

Igandean jokatu zen kanporaketa, Oier Azkarragaren eskutik jaso zituzten gaiak. Andere Arriolabengoak lortu zuen puntu gehien eta beraz txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak hauexek izan ziren: Andere Arriolabengoa 182,5 puntu, Martin Abarrategi puntu 174 puntu, Manu Bendala 164,5 puntu, Unai Gomez 152,5 puntu eta Unai Mendibil 151,5 puntu.

Jatorrizko kronika Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean topatuko duzue. Gainera, kanporaketen jarraipena ere bertan izango duzue.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide