Hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan. Hogeita zazpik izena eman dute, eta urrian jokatuko diren lau kanporaketetan hamabi bertsolari sailkatuko dira; 2019ko txapelketako sei finalistak zuzenean sailkatuta daude.
Kanporaketa saioak 2019ko Txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira, eta orduan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2021eko txapelketarako, eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Lau kanporaketak Legutio, Dulantzi, Zigoitia eta Kanpezun jokatuko dira, lau egunetan banatuta. Saioak doan izango dira, baina edukiera kontrolpean izateko izena eman beharko da Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean, urriaren 15etik aurrera.
Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!