2020/09/26 19:30

BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa: Konde basoko iluek + Errexala

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa: Konde basoko iluek + Errexala
Katekesi aretoa (Amurrio), Aiaraldea Amurrio

Konde basoko iluek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz) taldeak aurrez aurre egongo dira Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren 3. finalaurrekoan, irailaren 26an, Amurrioko Katekesi aretoan, 19:30etik aurrera. Sarrera librea da, eta ateak 19:00etan irekiko dira.

Bertan erabakiko da Murgiako finalean, urriaren 10ean, izango den hirugarren taldea zein izango den.

Gasteizko Errexala taldean, Manu Bendala, Felipe Zelaieta eta Gari Sarriugarte arituko dira bertsotan. Konde basoko iluek taldeko aramaioarrak, berriz, Xabi Igoa, Martin Abarrategi, Paula Amilburu eta Aitor Ugarte izango dira.

Saioa hiru epailek baloratuko dute: Iker Elexpuru (Aramaio), Cristina Arteaga (Gasteiz) eta Ekaitz Elorriaga, Arabako Bertsozale Elkartearen izenean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide