2020ko Bertso Kuadrillartekoaren azken txanpari irailean ekingo zaio

Amurrion erabakiko da Murgian jokatuko den finalaren hirugarren sailkatua. / ARABA BERTSOZALE

2020ko martxoan Kuadrillartekoa atzeratu behar izan zen osasun larrialdiaren eraginez. Azken finalaurrekoa eta finala geratu ziren egin gabe. Ondo bidean, Arabako Bertsozale Elkarteak irailean helduko dio berriro martxoan utzitakoari.

Bigarren faseko bi saio jokatuta, 3. finalaurrekoaren faltan geratu zen martxoan Kuadrillartekoa, eta, beraz, finala erabakitzear geratu zen. Lehenengo finalaurrekoetan, finalerako bi talde sailkatu ziren. 

Finalaurrekoak honela geratu ziren:

  • Otsailak 29, larunbata, Aguraingo Zabalarten, Sumendiola bete poto Gasteizko taldea gailendu zen.
  • Martxoak 7, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Aramaioko Izenbakuek taldea gailendu zen.
  • Eta hirugarren finalaurrekoa irailaren 26an aurreikusten da Amurrion, Konde basoko iluek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz) taldeen artean.

Behin azken finalaurrekoa jokatuta, jakingo da zein izango den urriaren 10ean, Murgian ospatuko den finaleko hirukotea, Sumendiola bete poto eta Izenbakuek taldeekin batera. Informazio gehiago eta zehatzagoa irailean iritsiko dela aurreratu du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide