Artziniegarrek gogotsu hartu zuten Oholtzapetik egitasmoaren 2. jardunaldia. Bertaratutako 50 bat entzule bertaratu ziren saioa gozatzeko. Plaza ederrean kantatu zuten Oier Arbina aguraindarrak, Beñat Garaio eta Irati Anda gasteiztarrek eta Peru Abarrategi aramaioarrak.
Gai-jartzaile lanetan izan zen eskualdeko harrobiko Ander Fernandez gazteak ere txukun gidatu zuen herriko frontoi dotoreko erdiko kuadroetan jo ta ke aritu zen bertsolari taldea.
Bertsolarien hasierako urduritasunak berehala baretu ziren, eta saioa txukun atera zen, umorez zipriztindua. Artziniegarrek antzeko pasioz txalotu zituzten bertsolariak, bertso gosez eta esker onez. Txalometroak, dezibelio gutxi batzuk gorabehera, Peru Abarrategiri eman zion Araiako Finalean kantatzeko aukera. Felipe Zelaieta eta biak dira momentuz sailkatutakoak, beste bi bertsolariren esperoan.
Oholtzapetik 3. jardunaldia datorren ostiralean, uztailaren 3an, Arabako Errioxako lurretara helduko da, Bastidara hain zuzen ere. Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Orlando Arreitunaindia eta Oihane Perea bertsolariak izango ditu protagonista, Idoia Marauri gai-jartzailearekin batera.
Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.