2020ko Oholtzapetik martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea 2020ko eka. 16a, 08:28
2016. urteko 'Oholtzapetik' txapelketako saio bat. / ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

2016an hasitako egitasmoari jarraiki, 3. edizioa izango da aurtengoa. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakoitzean bertsolari bana sailkatuko da Araian ospatuko den azken finaleko saiora.

Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile egitasmoaren 3. edizioa martxan jarriko du bertsozaleen gozagarri. 

Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, lau saiotan banatuta. Kalean jokatuko dira 4 saio eta finala, bost herri ezberdinetan. Publikoaren epailetzaren arabera, finalera sailkatuko da saio bakoitzeko bozkatuena. Beraz, finalean, 4 bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituzten neurriak hartuko dituzte. 

Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira, eta 2 metroko distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira. 

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatu zaie.

Informazio gehiago topatuko duzue Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide