Felipe Zelaieta izan da Oholtzapetik egitasmoko lehen jardunaldiko finalista

Felipe Zelaietak Araiako finalean kantatzeko aukera izango du. / ARABA BERTSOZALE

Izarran jokatu zen ostiralean 2020ko Oholtzapetik egitasmoaren lehen saioa. Entzuleen txalo zaparradaren dezibelimetroak Felipe Zelaieta izendatu zuen ekitaldiko garaile. Honela, Felipek irabazi du Araian burutuko den finalerako txartela.

Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen Arabako bertsolariak oholtzapetik entzulea epaile egitasmoa martxan da dagoeneko. Aurreko ostiralean eman zitzaion hasiera aurtengoari, Izarran. Bertan aritu ziren Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta bertsolariak. Denak ere Oier Azkarraga gai jartzailearen aginduetara. 

Saio polita joan zen eta publikoak gogoz jaso zituen bertsolariak. Saioari agurra kantatu aurretik, entzuleen txalo bidez neurtu zuten nor izan zen saioko bertsolari hautatua. Txalometroaren arabera, Felipe Zelaietak Araiako finalean kantatzeko aukera izango du.  

Oholtzapetik egitasmoko 2. jardunaldia datorren ostiralean, ekainaren 26an, Artziniegako frontoi inguruan jokatuko da, 20:00etan. Ander Fernandez gai jartzailearen eskutik Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina eta Beñat Garaiok kantatuko dute.

Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago