Mendizorrotzean lortutako 0-0 berdinketarekin, Alavesek irabazi egin behar du Valentzian, bai edo bai. Argi dago Alaveseko jokalariek eta zaleek guztia emango dutela Levanteren zelaian, partidua irabazteko eta Lehen Mailara bueltatzeko. Baina datu batzuk aztertu behar ditugu ikusteko nolakoak diren probabilitateak bi taldeentzako.
Alde batetik, Alavesek Salva Sevilla eta Antonio Blanco gabe jokatu beharko du, zelai erdian ezinbestekoak izan direnak joaneko partidan. Baina hori ez da arazo nagusia. Zintzoak izan behar gara: Alavesi ez zaio batere gustatzen Ciutat de Valencia zelaia. Izan ere, hor bizi izan zuten Bigarren Mailara jaitsiera duela 365 egun. Baina Alavesek gauza bikain bat badauka ere, inoiz ez duela amore ematen. Bere zaleen adore eta harrotasunari esker, Alavesek urrezko mailara itzul daiteke.
Partida bat, baina irabazle bat, eta txartel bakarra hurrengo denboraldian Lehen Mailan jokatzeko. Nork lortuko du?